Beste tresnarik eskaintzen ez dituen abantailak
Zerk ezberdintzen du AULA gainontzeko arreta frogetatik?
Arreta frogetako indize klasikoak ebaluatzeaz aparte, AULAk, beste tresnek ez bezala, honako aldeak ebaluatzen ditu:
DISTRAITZEKO JOERA. AULAk distraitzeko sentsibilitatea neurtzen du, zereginean nahasteko gai diren elementu distraigarriak sartzean. Honek eguneroko distraigarriei aurre egiten ikasleak duen gaitasuna egiaztatzeko aukera ematen du.
IKUSMENEZKO ETA ENTZUMENEZKO ARRETA . Zeregin berdinean ikusmenezko edo entzumenezko modalitatean duen errendimendua alderatzen du eta arreta-zatituaren gaitasuneko aldeak baloratzeko aukera ematen du.
MUGITZEKO JARDUERA. AULAk haurraren buruaren mugitzeko jarduera ebaluatzen du, jarduera honen helburua egiaztatzen eta mugitzeko jarduera antzuaren datuak ekarriz.
Gainera, AULAK EBALUAZIO EKOLOGIKOA GAUZATZEN DU. Haurra inguru egunerokoagoan, sentsibleagoan eta gertuagoan murgiltzen da.
EBALUAZIO AZKARRA ETA OSOA: Ebaluazio oso bat 20 minutu baino gutxiagotan burutzen da, beste arreta frogarik egin beharrik gabe.
ERABILTZEKO ERREZA DA: Teknologia aurreratua erabiltzen duen tresna izan arren, AULAk ez du behar profesional klinikoak ezagutza tekniko espezifikoak izatea, klinikoak prozesuan parte hartzeko beharrik ez izaten, ezta testaren exekuzioa zuzendu ere: softwareak era objektiboan eta denbora errealean egiten du ebaluazioa.
ERAKARGARRIA DA: AULAK lankidetza eta poztasun handiagoa lortzen du haurren aldetiko alferkeria edo abandonua sortzen duten ohiko testak baino. AULArekin pazientearen lankidetza maximizatzen da, euskarria deigarriagoa eta lagungarriagoa delako, eta ingurune birtualaren murgiltze-gaitasunagatik.
EMAITZA ARGIAK: Datu guztiak era orokorrean eta zehatzean aurkezten dira. Horrela posiblea da distraigarririk gabeko edo distraigarriak dituzten faseen errendimendu konparatzea, edo zentzumen-kanal ezberdinetik datorren informazioaren aurrean errendimendua konparatzea. Datu hauek haurraren arretaren balorazio kualitatiborako interes handikoak dira eta ezinbestekoak tratamendu egokia egiten orientatzeko.
Konektatu
Kontaktoa
Copyright
MIKELETEGI PASEALEKUA, 54
20009 DONOSTIA - SAN SEBASTIAN
GIPUZKOA - SPAIN
Tfnoa (+34) 943308431
Diru-laguntzaile:
![]()